domingo, 5 de enero de 2014

Sentimientos


Resentimiento es volver a sentir
la bala que nos hirió.
Ojalá tuviéramos mejores reflejos.

Mirror, Lee, Joong Keun

3 comentarios:

  1. Kaixo, Ana:
    Egun hauetan "Mero amor & Línea discontinua" liburua irakurri dut, joan den udazkenean hain xaloki oparitu zenidana. Izugarri gustatu zait, Ana. Eta uste dut egokia dela "izugarri" esatea, zehazki zergatik ez jakin arren ikaraturik utzi nautelako "Mero amor"eko zenbait pasartek. Galerari buruz irakurri dudan testurik ederrenetako bat iruditu zait. Zentzu horretan guztiz bat nator Santiago Elsoren hitzaurre dotoreak dioenarekin. "Línea discontinua"k, berriz, ez nau hainbeste hunkitu, Izan ere, "Mero amor"ek egun batzuetako dolua pasatzea eskatzen baitu, eta oraindik denbora gutxi igaro baita beste ezerekin maitemintzeko. Baduzu beste irakurle bat, Ana, eta aiherrak naukazu zure testu gehiago eskuratzeko. Laster arte, poeta. Mila esker eta muxu haundi bat. Mikel

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Mila esker Mikel. Liburu honek oraindik ere sorpresa atseginak ematen dizkit... :) Oparia izan zen argitaratzea, eta ikaragarri pozten nau besteentzat ere opari izateak, iristeak. Eskertzen dizut esatea.
      Beste poemariotxo bat prestatzen nabil, jostagarriagoa, eta nobela bat. Abisatuko dizut.
      Muxu bat

      Eliminar